XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez al dugu inoiz sakrifiziorik egin, gure egintzagatik esker onik eta aitormenik jaso gabe, eta barruan inongo pozik sentitu gabe?.

Behin baino gehiagotan, ez al dugu zerbait egitea erabaki, kontzientziaren deiari bakarrik jarraituz, eta jakinik geurea bakarrik zela hartutako erabakiaren erantzukizuna eta ez genuela modurik gauzaren berri inori emateko?.

Ez al dugu inoiz Jainkoaren maitasunagatik bakarrik zerbait egin, nahiz eta ekintza hori hutsean erortzea bezala izan eta ia burugabekeria bat?.

Ez al dugu inorentzat bihozkadarik eta maitasunezko adierazpenik eduki ordainetan esker onik jasotzeko esperantzarik gabe eta bihotz zabaleko izateak ematen duen barrengo pozarik sentitu ere gabe?.

Horrelako bizikizunik eduki badugu geure bizitzan, horrek esan nahi du, nolabait Jainkoa bera aurkitzeko grazia izan dugula.

b) Jokabideak 67. Baina seinale hauek, eta beste asko ere, galdu egiten zaizkigu behin baino gehiagotan, ez ematen ez direlako, hartzen ez direlako baizik.

Jainkoaz hitzegiten diguten seinaleak aditzeko, beharrezkoa da bihotza adi eta erne edukitzea.

Horretarako bi jokabide iduritzen zaizkigu funtsezkoak: bata, nor bere baitan sartzea; eta bestea, nor bere baitatik ateratzea.